Oriol Canals da Jakin Badakigu lehiaketaren sariduna
Busturiko Berbalagunek antolatzen duen Jakin Badakigu lehiaketak badauka beste irabazle bat. Oriol Canals da aurtengo lehenengo sariduna. Marimar Hernandez Berbalaguneko dinamizatzailearen, Iratxe Garmendia euskara teknikariaren, eta Naiara Ruiz euskara zinegotziaren eskutik jaso zuen saria atzo eguerdian (otsailak 12).
Antolatzaileek jakinarai dutenez, 21 erantzun jaso dituzte, eta maiatzean izango da hurrengo lehiaketa. Udaberrikoan “erantzun gehiago jasotzea” espero dute. Era berean, gogoratu dute online zein paperean bete ahalko dela galdetegia; betiko moduan, Altamirako liburutegian eta udaletxean egongo dira galderak erantzuteko eskuorriak.