Tabernen mozorro txapelketarako izena eman daiteke
Tabernak apainduta egon beharko dira aratuste martitzenean (otsailak 21); tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dute, 12:00etatik aurrera.
Zabalik da Bermeoko tabernen mozorro txapelketarako izena emateko epea. Txapelketa egiten den hogeigarren urtea da, eta ohi legez aratuste martitzenean egingo da, otsailaren 21ean. Txapelketan parte hartu gura duten tabernek otsailaren 20ra arte (astelehena) izena eman dezakete, egun horretako 12:00ak arte. Kultura eta Hezkuntza sailaren bulegoan, 94-617 91 57 telefono zenbakira deituta edo kultura@bermeo.eus posta elektronikora mezua bidalita izena eman daitekeela azaldu dute antolatzaileek. Otsailaren 20an bertan, 14:00etan, izena eman duten tabernen zerrenda argitaratuko dute Bermeoko Udalaren sare sozialetan.
Jakietera eman dutenez, tabernak apainduta egon beharko dute martitzenean (otsailak 21); tabernariak ere mozorrotuta egon beharko dira, 12:00etatik aurrera.
Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkariek osatuko dute eta martitzenean bertan batuko dira tabernaz taberna joateko. Apainketaren originaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroa eta apainketa bat izatea eta euskararen erabilera kontuan edukiko dituzte sariak banatzerakoan.
Hiru sari banatuko dituzte, eta martitzen arratsaldean jakinaraziko dituzte irabazleak, udalaren webgunean eta sare sozialetan.