Melania Samaniegok 100 urte bete ditu
Erroxape Emakumeen Elkartearen eta Bermeoko Udalaren lore sortak jaso ditu goizean egin dioten ospakizunean.
Melania Samaniego Calvo bermeotarrak 100 urte bete ditu gaur, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin diote gaur goizean. San Frantzisko elizako 09:00etako meza baliatuta, Erroxape Emakumeen Elkartekoak eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertaratu dira Samaniego zoriontzera.
Samaniegok pozik jaso ditu elkartearen eta udalaren lore sortak, eta Erroxapeko kideen abestietaz gozatzeko aukera ere eduki dute bertaratutako guztiek. Elizak jarrita, gainera, ardoa eta gailetak dastatu dituzte.