Katsugen euskaraz praktikatzeko taldea sortu dute
Berbalagun egitasmoak antolatuta, Japoniatik datorren artea ezagutzeko aukera izan dute gaur antolatutako tailerrean. Busturian astelehenean eskainiko dute tailerra.
“Gustura” ibili dira gaur Berbalagun egitasmoak antolatutako Katsugen ezagutzeko tailerrean parte hartu dutenak. 11 izan dira Japoniatik datorren artea euskaraz praktikatzeko aukera eduki dutenak, eta asteroko talde bat sortzea erabaki dute.
Hala, jakitera eman dutenez, eguenero batuko dira 12:00etatik 13:00etara, Gizarte eta Kultura Etxeko lehenengo solairuko 1.4 gelan. Momentuz, martxoaren 23ra arte batuko direla zehaztu dute, hala ere, Astu Santuko oporraldiaren bueltan erabakiko dute tailerregaz jarraituko duten ala ez.
Talde irekia da, eta doan parte hartu daiteke. Hori bai, parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea: http://emanizena.praktikatu.eus/ .
Busturian astelehenean. Katsugen euskaraz ezagutzeko eta praktikatzeko aukera edukiko egongo da Busturian astelehenean (otsailak 13); Aingerubiden batuko dira horretarako, 10:15etik 11:15era. Parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo WhatsaAppez mezu bat bidalita.