Parte hartu Lilatoian HITZA taldearekin
Lasterketa martxoaren 5ean egingo da, Donostian. HITZA taldearekin parte hartzeko, lehendabizi Lilatoian izena eman behar da; otsailaren 26a da Lilatoian izena emateko azken eguna.

Beste behin ere Donostia aldarrikapenez eta korrikalariz beteko du Lilatoiak, eta beste urte batez, HITZAk ere ekimena babestuko du. Aurtengoa 33. lasterketa izango da, eta 5 kilometroko ibilbidea edukiko du.
HITZA taldean parte hartzeko pausoak. Ekimenean HITZA taldearekin parte hartzen dutenek, kamiseta bat jasoko dute opari bezala. Horretarako, baina, lehenik eta behin Lilatoian izena eman behar da (otsailaren 26a da izena emateko azken eguna). Hori egin eta gero, posta elektroniko bat bidali behar da HITZA taldean parte hartzeko (izen-abizenak, herria eta kamisetaren neurria adierazi behar dira posta elektronikoan). Mezua bidali eta gero, HITZAren lantaldeak mezu bat igorriko du; HITZAren Lilatoiko kamiseta jasotzeko eta talde argazkia ateratzeko martxoaren 5ean ze ordutan eta ze tokitan egon behar den zehaztuko du mezuak. Oharra: otsailaren 15a da HITZA taldean izena emateko azken eguna.