Berbalagunen neguko lehiaketa martxan dago
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Bermeoko Berbalagun egitasmoak 2022-2023 ikasturteko bigarren lehiaketa abiarazi du, eta otsailaren 17ra arte parte hartzeko aukera egongo dela azaldu dute antolatzaileek.
Gogorarazi dutenez, 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake, Berbalagun kide izan edo ez.
Ohi legez, Berbalagun aldizkarian eta sare sozialetan argitaratu dituzte neguko lehiaketako galderak, eta Berbalagunen blogean ere erantzun daitezke; karteletako QR kodea eskaneatuta ere parte hartu daitekeela zehaztu dute. Udalak etxebizitzetara bidaltzen duen Bermeon zer? kultur agendan ere aurkitu daitezke galderak. Hala, orria beteta, argazkia atera eta WhatssApp bidez mezu batean bidali daiteke 607 60 95 80 telefono zenbakira. Beste aukera bat da, galdetegia beteta uztea, hartu den leku berean (Gizarte eta Kultura Etxea, liburutegia, euskaltegia…).
Ondoren, Berbalagunen eta egitasmoaren sustatzaileen sare sozialetan jarriko dituzte erantzun zuzenak, bai eta irabazlearen izen-abizenak ere. Irabazleak Bermeoko produktuen sorta bat jasoko du saritzat.
Galderak “oso errazak” direla eta, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.