Aldundiak Gaztelugatxerako sarbideak zabaldu ditu
Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailetik esan dutenez, Ermu-Lurgorri tartetik ezin da pasatu, euri-jasen ondorioz gertatu diren luiziengatik egunotan kalteak jasan dituelako. Beraz, tarte hori ikuskatuko dute berriro zabaldu aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailetik jakinarazi dutenez, Gaztelugatxerako sarbideak zabaldu dituzte berriro, Ermu-Lurgorri tartea izan ezik. Izane ere, itxita geldituko den zatiak kalteak jasan ditu egunotako euri-jasen ondorioz gertatu diren luiziak direla-eta. Beraz, tarte hori ikuskatuko dute berriro zabaldu aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko: “Ibilbidearen zati hori berriro ikuskatuko da, jendearentzat ireki aurretik hartu beharreko neurriak zehazteko eta etorkizunean gerta litezkeen lur-mugimenduak saihesten saiatzeko”.
Foru-erakundeak ezarritako segurtasun-protokoloari jarraituta, enklabe horren kontrola egiten duten geologiako eta ingeniaritzako adituek zehaztu dute prezipitazio handiko egunen ondoren egindako lur-analisiaren bidez, eremu osoan ibil daitekeela, aipatutako tartean izan ezik.