Berbalagun egitasmoak taldea sortu du Egunean Behin jokoan
Berbalagun taldean parte hartu gura dutenek, 647CE2 giltza erabili beharko dute taldera sartzeko, edo sarrera ere eskatu daiteke.
Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia martxan dago eta Berbalagun egitasmoak taldea sortu du. Hala, Berbalagun taldean parte hartu gura dutenek, 647CE2 giltza erabili beharko dute taldera sartzeko, edo sarrera ere eskatu daiteke berbalagunekin jolasteko.
Gogorarazi dutenez, Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Egunero partida bakarra jokatzeko aukera ematen du, eta hamar galdera erantzun behar dira, ahalik eta azkarren. “Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobe!”, azaldu dute.