Euskal Australiar Elkartekoak asanbladan batu dira Gernika-Lumon
Euskal Australiar Elkarteko kideak Gernika-Lumon batu ziren urteko Ohiko Asanbladan, zapatuan (urtarrilak 28). Ostean, Zallo-Barri jatetxean bazkaldu zuten, urtarrilaren 26an izaten den Australia Day ospatzeko. Esan dutenez, “giro aparta” sortu zen, “solasean eta kantuan” aritu ziren.

Argazkia: Euskal Australiar Elkartea.
Elkartearen ordezkariek gogoratu dute Euskal Herritik Australiara lan egitera joan, eta handik Euskal Herrira itzultzeko bidea hartu zuten horien testigantzak eta bizipenak batzen segitzen dutela: “Gogoratu nahi dugu hemen gaudela kide egin nahi dutenentzat; argazki, istorio edo bestalokorik konpartitu nahiko balute edo elkarrizketak egiteko, lekukotasun hori gordeta gera dadin”.

Argazkia: Euskal Australiar Elkartea.