Udalerriko adinekoekin batuko da Mundakako Udala
Bihar batuko dira, 18:30ean, Gaur Dala Bihar hirugarren adinekoen elkartearen egoitzan.
Herritarren iritziak jasotzeko lanetan dabil Mundakako Udala. Hala, oraingoan udalerriko hirugarren adinekoekin batuko da. Udalerriaren garapenaren eta hobekuntzaren inguruan dituzten kezkak eta proposamenak bertatik bertara ezagutzeko asmoa daukatela azaldu dute udaletik. Bihar batuko dira, 18:30ean, Gaur Dala Bihar hirugarren adinekoen elkartearen egoitzan.
“Mundakako adinekoek udalerriaren egoerari buruz esan behar dutena entzun gura dugu, eta euren proposamenak kontuan hartu, horiek ere udalerriaren garapenaren eta aurrerapenaren parte aktiboa izan daitezen”, adierazi du Mundakako alkate Irati Gondrak.
Udalak 60 urtetik gorako pertsona guztiak animatu ditu topaketan parte hartzera, eta ekarpenak egitera.