Gregorio Blasco futbolaria omenduko dute Mundakan
Athleticeko atezaina izandako Gregorio Blasco Sanchez mundakarra (Mundaka, 1909ko ekainaren 10a – Mexiko Hiria, 1983ko urtarrilaren 31) omenduko dute martitzenean (urtarrilak 24), 19:00etan, Isla Kale kiroldegiaren aurrean. Gainera, Gregorio Blasco kalea izendatuko dute.
Bilbao Athleticeko Ibon Ispizua atezain mundakarrak egingo du ohorezko aurreskua; bere birraitona Athleticeko atezaina izan zen, Belascoren ordezkoa.
Gregorio Blasco Athletic Club Peñak omenduko du bera jaio zen etxearen (Juan Bautista Longa) parean, eta, gero, arratsaldea borobiltzeko, Kasinora joango dira luntx txiki batez gozatzeko. Jakitera eman dutenez, “Iribar eta beste atezain istoriko batzuk” bertan izango dira.
“Gregorio Blasco futbolari garrantzitsua izan zen, bera izan baitzen Euskadiko selekzioaren atezaina. Atheticegaz zortzi titulu lortu zituen, eta Mexikon ere beste horrenbeste”, azaldu du Blascori buruz ikertu duen Edorta Jimenezek.