Nuntxaku Gauak: soinu ilunak, urteko lehen kontzertuan
Nuntxaku Gauak-en urtarrileko kontzertuan Madrilgo Cloroformo eta Gasteizko Negra Cucaracha Terrorfolk izango dira gonbidatuak bihar (urtarrilak 21), Kapillan. 21:00etan hasiko dute, eta sarrera 5 eurotan egongo da.
Cloroformo hondamendi emozionala elikagai gisa erabiliz, “western punkean eta ilusio galduetan” oinarritutako taldea da. Liebre por gato lan luzea aurkeztuko dute lehen aldiz Bermeon. Gasteiztarrek “folk amerikarra, Horror Punka eta Post-punka nahasiz paisai post apokaliptikoak irudikatzen dituzte kantetan”. Disaster songs aurkeztuko dute, beraien izurritea zabaltzeko.