Zeramikaz gozatu dute, euskaraz
Marijose Dapousaren laguntzagaz tailerrera bisita gidatua egitea zen asmoa, eta bisita egin bai, baina eskuak ere zikindu zituzten.
Bermeoko Berbalagun egitasmoko kide batzuek Gizarte eta Kultura Etxean dagoen zeramika tailerra bisitatu zuten atzo. Marijose Dapousaren laguntzagaz tailerrera bisita gidatua egitea zen asmoa, eta bisita egin bai, baina eskuak ere zikindu zituztela azaldu dute antolatzaileek.
Lehenengo azalpenak entzun zituzten: tailerra zelan dagoen antolatuta, zelako labeak erabiltzen dituzten, zein den prozesua… Kike Arubiagaren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki zuten. Ondoren, buztina lantzeko aukera ere eduki zuten parte hartzaileek. “Oso ondo” pasatu zuten, “esperientzia berria” izan zela nabarmenduta, “euskaraz eta gozotan”