Talentu handiko hiru artista, artearen odisean
Katalin Arana artista gernikarrak Lizeo antzokian aurkeztuko du bihar (urtarrilak 20) ‘Lys’ dantza ikuskizuna, Laura Lliteras eta Marina Fullana mallorcarrekin batera. Zentzumenen erabileratik abiatutako bizipen artistikoa da.
Artearen odisea bat ikertu eta elkarbanatzen du Lesakako Led Silhouette dantza konpainiaren Lys obrak.
Zentzumenen erabileratik abiatzen den bizipen artistikoa da, naturako elementuak, geometria, mugimendua eta arte bisuala erabiltzen dituena, «ikuslegoaren esperientzia artearen nukleoan jarri asmoz». Argiaren inguruko ikerketa sakonean oinarritzen da, bai elementu eszeniko gisa bai eta itxaropenaren oinarrizko sinbolo gisa ere.
Futurismo, indar eta besarkada trinitate bat eraikitzen duten talentu handiko hiru artista elkartzen ditu eszenatokian; Martxel Rodriguez lesakarraren eta Jon Lopez madrildarraren zuzendaritzapean, eta Paula Olazen musikagaz eskutik lotuta, Katalin Arana artista gernikarraren Laura Lliteras eta Marina Fullana mallorcarren proposamena da bihar Lizeo antzokia sormen tantez beteko duena.
Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta 50 minutuko iraupena dauka. Sarrerak 12 eurotan egongo dira salgai leihatilan (Laguna 9 eurotan Laguna Txartela daukatenentzat ). Aurretiaz eskuratzeko aukera dago kulturagernika-lumo.eus webgunean.
Bizi dugun egoera honetan, argitasun eskasian, publikoa inoiz baino gehiago murgildu nahi dute «bidaia luminiko eta hipnotiko batean», paisai honen parte sentiaraziz, gogoeta sortarariz eta berau ahaldunduz.