Arrantza egutegia egingo dute domekan Arrantzaleen Museoan
5 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer aproposa dela azaldu dute antolatzaileek. Aldez aurretik izena ema behar da.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak umeentzako tailerra antolatu du domeka goizerako, 11:30etik 13:00etara. Azaldu dutenez, urte hasiera honetan, arrantza egutegi bat egingo dute parte hartzaileekin.
5 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer aproposa dela azaldu dute antolatzaileek. Domeka goiz “entretenigarria” pasatzeko aukera edukiko dutela diote, urtaro bakoitzean arrantzatzen den arrain motak zeintzuk diren ezagutuz.
Tailerra doakoa bada ere, aldez aurretik izena eman behar da, lekuak mugatuak baitira. Interesa daukatenek arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edota 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena.