Muxikako Kurtzero auzotik Autzagane arteko errepide tartea zabaldu dute
Lurjausiagatik eta zuhaitz bat errepidera jausi delako itxi dute goizean bi noranzkoetan Bi-635 errepideko 29. kilometroa, eta, orain, zabaldik dago. BI-3217 errepidean, Mundaka parean, atzo gertatutako lurjausiagagatik, semaforoen laguntzagaz txandaka bideratzen ari dira ibilgailuen joan-etorria.
Bi-635 errepidea bi noranzkoetan itxi dute goizean 29. kilometroan, Muxikan. Gero, errepidea garbitzeko lanak amaitu bitartean, ibilgailuak txandaka bideratu dituzte errei batetik, eta 14:00ak aldera guztiz zabaldu dute.
Segurtasun Sailetik esan dutenez, 11:20 aldera jaso dute abisua; lur jausiagatik eta zuhaitz bat errepidera erori delako itxi behar izan dute. Autzaganen Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen, eta Muxikan, berriz, Gernika-Lumoko udaltzaingoa.
Datuei erreparatuz gero, 14.000-15.000 kotxe igarotzen dira bide horretatik egunero.
Lurjausia Mundakan. Bermeo eta Gernika-Lumo lotzen dituen BI-3217 errepidean ere, Mundakan, hain zuzen ere, lurjausia gertatu zen atzo arratsaldean. Errei bat zarratuta egon ostean, arratsaldera arte semaforoen laguntzagaz bideratu dute ibilgailuan joan-etorria; arratsaldean, ostera, trafikoaren zirkulazioa bere normaltasunera itzuli da.
Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, Gaztelugatxerako sarbideak itxita daude, bai eta Ermu eta Lurgorri arteko bidea ere, euri jasek sor ditzaketen arriskuak prebenitzeko.