Larrialdi Zerbitzuek desagertutako 80 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan
Atzo gauean Artike auzoan errekara eroritako gizonezkoaren abisua jaso zuten Larrialdi Zerbitzuek, eta Gurutze Gorrikoek goizaldean aurkitu dute gizonezkoaren gorpua Bermeoko portuan.
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek atzo desagertu zen 80 urteko gizonezkoaren gorpua berreskuratu dute gaur goizaldean Bermeoko portuan. 01:00ak aldera Gurutze Gorriko ontzi batek aurkitu du bertan, eta gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.
Bart 22:00ak aldera, 80 urteko gizonezkoaren senideek Artike auzoko bere etxetik desagertu zela jakinarazi zuten. Informazio horren aurrean, larrialdietako zerbitzuek bilaketa-dispositiboa ezarri zuten. Zeregin horretan parte hartu dute Ertzaintzak, Bermeoko Udaltzaingoak, Bizkaiko suhiltzaileek, Bermeoko Herri Babesak, Itsas Salbamenduak eta Gurutze Gorriak. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari bat arduratu da lan horiek koordinatzeaz.
[#Bermeo]
— Cruz Roja en Bizkaia – Bizkaiko Gurutze Gorria (@CruzRojaBizkaia) January 17, 2023
A petición de @112_SOSDeiak, activados recursos de #CruzRoja en la zona para la búsqueda de un varón de 80 años desaparecido en la zona de Artike.
Que finalmente ha sido localizado el cuerpo sin vida. pic.twitter.com/VCNeYL8VxI