'Nik Gernikan' poltsak banatuko dituzte bihar
Tokiko merkataritza bultzatzea da Gernika-Lumoko Udalaren erronketako bat, eta “bertakoek zein inguruko bizilagunek herriko saltokietan erosketak egitea bultzatzeko” asmoz, erabilera anitzeko poltsak banatuko dituzte bihar (abenduak 17).
Horrela, udalerriko saltokietan erosketak egingo dituztenak “sarituko” dituzte. Nik Gernikan eslogana daukaten “kalitate handiko kotoizko” 500 poltsa banatuko dituzte. Turismo Bulegoaren aurrean eskuratuko ahalko dira, 11:00etatik 15:00etara. Herriko dendetan, ile-apaindegietan eta estetika zentroetan 30 eurotik gorako gastua egiten dutenei emango dizkiete; erosketa-tiketa aurkeztu beharko.