Teknologiaren presentzia Euskararen Egunean
Gernika-Lumon eta Bermeon teknologiaren alde egin dute Euskararen Eguneko ekintza desberdinetan. Horren adibide garbia dira Tik-tok bideo tailerra edota Eingule? kanpainaren finala.
Euskararen Eguna dela eta, Busturialdea, Euskal Herriko eskualde denak bezala, kulturaz buztiko da gaur eta bihar bitartean. Gure hizkuntza zaharra balioan jartzea helburutzat daukan egun honen inguruan denetariko ekimenak antolatu dituzte Euskaraldiaren batzordeek, udalek, kultur etxeek edota herrietako eragile desberdinek.
Euskera balioan jartzeko era tradizional zein modernoagak ikusten ditugu honelako egunetan. Teknologia horren garrantzitsua bihurtu den gizarte honetan, udalek, besteak beste, teknologiaren bideari heldu diote gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzeko. Horren adibide argia dira Gernika-Lumon biharko antolatu duten tik-tok bideo tailerra, eta, bihar, Bermeon ospatuko den Eingule? kanpainaren finala.
Borobil enpresarekin batera antolatu dute tailer bitxi hau. Influentzerrek ere euskaraz hitz egiten dutela azaltzea dauka helburutzat tailer honek, eta aplikazio hauen bitartez hori trasnsmititu nahi diete gazteenei.
Borobil enpresako Eneko Ramosek azaldu du tailerrean kamera baten aurrean errazago adierazteko gaitasuna garatzea bilatzen dutela. Helburu nagusia gazteek euskaraz hitz egitea bada ere, antolatzaileak azaldu du tailerrean tik-tok aplikazioa erabiltzen ere ikasiko dutela. Tailerrean euskarazko abesti baten koreografia sortuko dute aipatu aplikazioren bidez.
Ramosek adierazi du euskara gero eta gutxiago erabiltzen den garai hauetan sare sozialek ez dutela askorik laguntzen, bertako eduki gehiena erdaraz delako. Hori dela eta, tailer hauen bidez euskaraz komunikatzen duten erreferenteak erakutsiko dizkiete, sare sozialetan euskal komunitate garrantzitsu bat baitago.
Gazteei ikaragarri gustatzen zaien jarduera bat dela azaldu du Ramosek, eta Gernikan ere horrela izatea espero du antolatzaileak.
Eingule? lehiaketa bi hilabetez egon da martxan, Internet bidez. Biharko finala, modu presentzialean egingo da, Kafe Antzokian, eta orain arte bezala, galderak hoberen eta arinen erantzuten dituenak irabaziko du.
Finala bi zatitan banatuko da. 16:30etatik 18:00etara gazteen txanda izango da, eta 18:30etatik 20:00etara bitartean, nagusien.
Finalean parte hartzeko, ez da aurretik izan eman beharko, finalaren orduan Kafe Antzokian egotearekin nahikoa izango da. Txapelketa guztian bezala, irabazleek sariak jasoko dituzte herriko eragileekin eskutik.