11 orduko irakurraldia egiten ari dira Gernika-Lumon

11 orduko irakurraldia egiten dabiltza gaur, Gernika-Lumoko Foruen plazan. Euskadi Literatura Saria jaso berri duen Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori eleberria (Elkar, 2009) irakurtzen ari dira goizean goizetik. Euskeraren Egunerako urtero antolatzen du bertako Berbalagunek, eta, aurten, Euskaraldiaren egitarauaren barruan sartu dute ekitaldia.
09:00etan Euskara zinegotziak hasi du 11 orduko irakurraldia, eta, ondoren, Gernikako Institutukoen txanda izan da. 20:00ak bitartean, herriko ikastetxeen eta eragileen ordezkariak ariko dira irakurtzen. Hain zuzen, udaleko zinegotziek eta Gernika-Lumoko Euskaraldiko dinamizatzaileak irakurri ostean, Arrapaladan taldekoek amaituko dute 11 orduko irakurtaldia, eta horiek trikiti eta pandero hotsekin girotuko dute jardunaldiaren amaiera.
https://twitter.com/BusturiaHitza/status/1598623596368351234