Euskaraldiaren euskal lorratzak
Segundo Olaeta Musika Eskolakoek eta Urdaibai Kantagunekoek Euskal Lorratzak emanaldia eskaini zuten atzo eguerdian (azaroak 26), Gernika-Lumoko Merkatu plazan. “Asmoa da danok abestea, ondo pasatzea eta gure euskara mantentzea”, adierazi zuten antolatzaileek.
Ordubeteko saioan, besteak beste, Esazu hitz bat Euskaraldiaren abestia kantatu zuten, eta, amaieran, eguenerako beren-beregin prestatutako hiru koreografia dantzatu zituzten.