Nabarnizko Postal Lehiaketara abenduaren 9ra bitartean aurkeztu daitezke lanak
Posta arruntez gain, posta elektronikoz Gabonak zoriontzeko aukeratuko dituzte lanak.
Nabarnizko Postal Lehiaketa bi zatitan banatuta dago; izan ere, posta arruntez gain, posta elektronikoz Gabonak zoriontzeko aukeratuko dituzte lanak. “Bi eratako postalen lehiaketa izango da: marrazkia eta e-postala. Marrazki irabazlea erabilita, udalak etxerik etxe banatzeko gabon postalak egingo ditu, eta e-postal irabazlea, berriz, mezu elektroniko bidezko zorion agurrak egiteko”, azaldu dute udal ordezkariek.
Batean zein bestean parte hartzen dutenek, abenduaren 9a (eguena) bitartean aurkeztu beharko dituzte lanak.
Gabonak posta arruntez zoriontzeko marrazki lehiaketa 5-12 urte artekoei zuzenduta dago. Nabarnizen erroldatutakoek parte hartu dezakte. Gabonak eta euskal kultura gaia oinarri hartuta, postalak DINA4 neurrian aurkeztu behar dituzte, eta teknika librea da. Postal bakoitza gutun-azalean utzi behar dute udaletxean, eta gutun-azalean norbere datuak idatzi behar dituzte: izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa edo posta elektronikoa: “Irudian ezin da izenik jarri”.
Irabazlearen izena abenduaren 16an argitaratuko dute udalaren webgunean (www.nabarniz.eus); Obaba liburudendan erabiltzeko 30 euroko bonua eta kamiseta bat jasoko ditu irabazleak.
Bestalde, Nabarnizen erroldatutako 12-17 urte arteko gazteek parte hartu dezakete posta elektronikoren lehiaketan. Postalak testu hau eduki behar du: Nabarnizko Udalaren izenean Gabon Jai zoriontsuak eta Urte Barri On! “Testuaren kokapena, neurria, letra mota, etab. aukerazkoa izango da, eta e-postala jpg formatuan aurkeztu behar dute, eta gehienez ere 500 Kb izan ditzake”.
Lanak udala@nabarniz.eus posta elektronikora bidali behar dituzte, eta abenduaren 20an udalaren webgunean (www.nabarniz.eus) jakinaraziko dute zein den irabazlea; 60 euro eta kamiseta bat irabaziko ditu.