Marin Mitchell, Euskal Herriko historiaren testigu hitzaldia emango du Xabier Armendarizek bihar (azaroak 24), 18:00etan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.
Armendarizek Mitchellen bizitza ikertu zuen, eta bera da museoan dagoen
erakusketako komisarioa. Hain zuzen, erakusketa prestatzeko egindako lanak azaltzeaz eta kronistaren bizitzan are gehiago sakontzeaz gain, entzuleen galderei erantzungo ditu Armendarizek.
“Marin Mitchell idazle irlandar-britainiarra Euskal Herriko historiaren kronista atzerritarretan hoberenetakoa da. Idazle, kazetari, bidaiari eta intelektuala izan zen ohiz kanpoko emakume honek, euskal kultura eta politikako pertsonaia esanguratsuenekin izan zuen hartu-emana. Hitzaldi honetan, bere bizitza eta lan liluragarriak ezagutuko ditugu, horrela bere euskal jendearekiko maitasuna omentzeko”, azaldu dute museoko arduradunek.
Izena eman. Parte hartu gura dutenek aldez aurretik erreserba egin behar dute 94 625 54 51 telefono zenbakira deituta edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezua idatzita.