Urriko Azken Astelehenean gaztaren enkantean lortutako 6.100 euroak jaso ditu Kaltzada Egoitzak
Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean lortutako 6.100 euroak jaso ditu Gernika-Lumoko Kaltzada Egoitzak.
Gazta lehiaketako lehen bi sailkatuen gazta erdiak jartzen dituzte enkantean urtero, baina aurten irabazlearen gazta erdia bakarrik atera dute lehiaketara, eta 1000 Kolorauk emandako taloia jaso dute egoitzako arduradunek.
Ohi legez, Kaltzada Egoitzak nagusien omenez urtero ospatzen duen jaialdian banatu zuten taloia. Txistulari eta trikitixa doinuekin hasi zuten festa, eta meza ostean egin zuten entrega.