Lan-eskubideei buruzko tailerra antolatu du Laneko Autodefentsa Sareak
Eskubide laboralak beltzean lan egiten tailerra emango dute gaur (azaroak 16), 19:30ean, Astran.
Laneko Autodefentsa Sarearen eskutik, Eskubide laboralak beltzean lan egiten tailerra emango dute gaur (azaroak 16), 19:30ean, Astran. “Uste da beltzean lan eginez gero, ez dagoela lan eskubiderik, baina, badaude batzuk, eta gaiari buruz sakon hitz egingo dugu”, azaldu dute.
Busturialdeko Kontseilu Sozialistak sortu du Laneko Autodefentsa Sarea, lan arloko gaiei heltzeko, eta esan dutenez, honakoa lehenengo tailerra bada ere, aurrerantzean gehiago antolatzeko asmoa daukate. Langileek pairatu ditzaketen “babesgabetasun egoerei modu kolektiboan, euren antolakuntza propioaren bidez aurre egiteko” helburua dauka sareak: “Ikusten da sindikatuak ez direla heltzen lan esparru askotara. Kaleratzeei, ordu extrak ez ordaintzeari etab. aurre egiteko sortu dugu sarea”.
Laguntza edo aholkularitza behar dutenentzat harremanetarako telefono zenbakia eta posta elektronikoa ipini dituzte: 618 69 93 46 eta las.busturialdea@gmail.com. “Aholkularitza juridikoa ematen saiatuko gara, eta eskubideak lortzeko presioa egiten edo negoziatzeko aukerak aztertu”.