Julian Garciak hartu du Rosa Mari Gabantxok zozkatutako artelana
Joan den astean Nestor Basterretxea aretoan jarri zuen erakusketa bisitatu zutenen artean zozkatu du artista bermeotarrak artelana.
Rosa Mari Gabantxo artista bermeotarrak Neure bizitzako margolana erakusketa izan zuen ikusgai joan den astean Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Erakusketa bisitatzera joan zirenek zozketa batean parte hartzeko aukera eduki zuten. Gustukoena zuten artelanaren zenbakia sartu behar zuten kutxa batean, izen-abizenekin eta harremanetarako telefono zenbakiagaz batera.
Erakusketaren azken egunean Gabantxok zozketa egin zuen, eta bermeotarrak oparitutako artelana Julian Garciarentzat izan da. Artelanean Taraska ikusi daiteke, eta frantziskotarren komentua.