Altxorraren otzara familia tailerra egingo dute zapatuan, Bekoportalen
6 hilabetetik aurrerako ume eta familientzako gomendagarria dela diote; aldez aurretik izena eman behar da.
Bermeoko Udalak Altxorraren otzara familia tailerra antolatu du zapaturako. Bekoportalen egingo dute, 11:30etik aurrera.
Azaldu dutenez, 6 hilabetetik aurrerako ume eta familiei zuzenduta dago; umea heldu bategaz lagunduta joan beharko da ezinbestean. Talde murriztua izango denez, aldez aurretik izena eman beharko dela zehaztu dute: https://forms.gle/mfYXLecPipRzCrFT6. Onartuta daudenek abisua jasoko dute.
Tailer praktikoa izango da, eta altxorraren otzarak zer eduki behar duen azalduko dute. Gainera, otzara osatzeko zein beste material erabili daitekeen azalduko dute, baita ere, materialak noiz eta nola aurkeztu behar diren eta noiz moldatu eta aldatu behar diren.