Gyotaku teknika ezagutzeko familia tailerra antolatu dute Arrantzaleen Museoan
4 eta 10 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute domekako tailerrean, heldu baten laguntzagaz. Aurretiaz izena eman behar da.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak familia tailerra antolatu du domekarako. Bertaratzen direnek, Gyotaku teknika artistikoa ezagutzeko aukera edukiko dute, eta aipatu teknika erabilita kamiseta bat diseinatuko dute, besteak beste.
Jakitera eman dutenez, 4 eta 10 urte bitarteko umeek parte hartu ahalko dute tailerrean, betiere, nagusi baten laguntzagaz; 11:30etatik 13:00etara izango da. Doan parte hartu daiteke, hala ere, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak direlako.
Interesa daukatenek arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita edota 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena. Eskakizun batean, gehienez ere, hiru umeren izen-abizenak eman daitezke.