270 pertsonek bete dute bosgarren lehiaketa
Seigarren lehiaketa ere martxan dago, eta domekara arte (azaroak 13) parte hartu daiteke.
Bermeoko euskarari «indarra eta prestigioa» emateko helburua duen Eingule? kanpainaren bosgarren lehiaketa 270 pertsonek bete dute, eta irabazlea Itoitz izan da. Zubigane tabernan lau lagunentzako hamaiketakoa jasoko du saritzat
Seigarren lehiaketa ere martxan dago, eta domekara arte (azaroak 13) parte hartu daiteke. Interesa daukanak eingule.bermeo-euskaraz.eus webgunera sartuta parte hartu dezake. Aste honetako saria, Bermeoprint dendak emango duela jakitera eman dute, hango produktuekin osatutako otzara bat, hain zuzen ere.
Bideo berriak. Kanpainaren protagonista den Juan Lebatz websailaren azken kapitulua joan den astean izan bazen ere, orain, kalera atera dira eta herritarrekin elkarrizketak egin dituzte. Juan Lebatzek websailean erabilitako Bermeoko berben inguruan ari dira bermeotarrak. Bideoa ikusgai dago eingule.bermeo-euskaraz.eus kanpainaren webgunean, eta Euskara Sailaren YouTube kontuan. WhatsApp bidez ere zabaldu dute.
Eingule? ekimena sare sozialetan aurkitu daiteke: Instagram eta Twitterren @eingule_ modura eta Facebooken @euskerasaila.bermeon.