Bermeoko EH Bilduko zinegotziekin solasean aritzeko aukera egongo da domekan
12:00etatik aurrera Lameran egongo dira EH Bilduko zinegotziak eta Mertxe Aizpurua diputatua. Azaroaren 12an Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako deia egiteko, argazki erraldoia aterako dute.
Bermeoko EH Bilduko zinegotziak Lameran egongo dira domeka eguerdian, eta Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua lagun izango dute. 12:00etatik aurerra zinegotziekin solasean aritzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Iritziak partekatu eta proposamen berriak jaso gura ditu Bermeoko EH Bilduk.
“Aukera izango dugu entzuteko, pentsatzeko, esateko eta proposamenak egiteko. Eta hori guztia era dinamiko batean egingo dugu”, azaldu dute. Helburua herritarrek dituzten “arazoak eta nahiak” entzutea dela diote, eta guztien artean “herri hobe eta herri bizi bat” eraikitzea. Herri proiektu bat garatzea dute asmo: “Honek Bermeoren norabidea diseinatzeko balioko digu, plan estrategikoak diseinatuz”.
Argi daukate “partaidetza dela proposamenak batzeko oinarria”. Hala, herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. “Zenbat eta proposamen gehiago eduki, aberatsagoa izango da gure ekarpena Bermeoko Udalean, eta herri guztiak irabaziko du”.
Era berean, Mertxe Aizpuruak ere hitza hartuko duela aipatu dute. Amaieran, gainera, azaroaren 12an [zapatua] Bilbon, Euskal ezker olatu geldizina lelopean, izango den EH Bilduren manifestazio nazionalerako deia egiteko, argazki erraldoia aterako dute.