Foruko San Martin jaietako bertso afarirako sarrerak salgai daude
Azaroaren 8ra arte eskuratu daitezke sarrerak Foruko kultur etxean.
San Martin jaiak ospatuko dituzte Foruan azaroaren 11tik 13ra bitartean. Jaien baitan, bertso afaria egingo dute azaroaren 12an (zapatua), 21:00etan, aretoan. Parte hartu gura dutenek, baina, aurretiaz sarrerak erosi beharko dituzte.
Foruko kultur etxean eskuratu daitezke sarrerak 20 eurotan, eta azaroaren 8a (martitzena) izango da izena emateko azken eguna.
Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Ander Elortegi bertsolariek parte hartuko dute Foruko bertso afarian.