Merkatu txikia hartuko du Goiko Plazak, zapatuan
Denetarikoak aurkitu ahalko dira 09:00etatik 17:00etara jarriko diren salmahaietan.
Bermeoko Udalak eta Haitz Nagusije Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatuta, merkatu txikia edo bigarren eskuko azoka hartuko du Bermeoko Goiko Plazak, zapatuan.
Bigarren eskuko salmahai eta postuetan erropak, liburuak, koadroak, diskoak, jostailuak eta bestelakoak aldatzeko, trukatzeko, erosteko edota saltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, 09:00etan hasi eta 17:00ak bitartean.
Goiko Plazako postuen atzean bermeotarrak egongo dira, baina baita ere, inguruko herrietatik etorritakoak. Hala, parte hartu gura dutenek 656 79 32 41 telefono zenbakian izena eman dezakete.
Alde Zaharrean era askotako produktuak eskuratzeko edota trukatzeko aukera egongo dela adierazita, herritarrak zein bisitariak gonbidatu dituzte bertaratzera.