Lazo eta lore arrosak bularreko minbiziaren alde
Urriaren 19an barik, zapatuan atera zuten Bermeoko boluntarioek arrosa kolorea Lamerara.
Joan den astean izan zen Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna [urriak 19, eguaztena]. Egun horretan ez, baina, zapatuan kalera atera ziren Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteko boluntarioak.
Ez zuten gura eguna pasatzen utzi, eta Lameran mahai informatiboa jartzeaz gain, herritarrei lazo arrosak jartzen ibili ziren eguardi partean. Gainera, taldeko boluntarioek egindako arrosa koloreko loreak ere banatu zituzten. “Pozik” egiten duten lana dela aipatu dute boluntarioek.