Bizitzaren amaierari buruzko jardunaldia, Gernika-Lumon
Bizitzaren amaierari buruzko hausnarketak hitzaldi-solasaldia egingo dute martitzenean (urriak 18), 18:00etatik 20:00etara bitartea, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Informazioa eman eta gogoeta egiteko tartea zabaldu asmoz, hiru hitzaldi prestatu dituzte. “Bizitzaren zikloan amaierara hurbiltzerakoan herritarrentzako lagungarriak izan daitezkeen gaiak plazaratzea dugu helburu, eta horretarako alorrean adituak diren profesionalen eskutik hiru gai aztertuko ditugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Pertsona ardatz daukan arreta hitzaldia emango du Ana Urrutia mediku-geriatra eta Torrezuri Taldeko arduradunak. Victor Landa familia medikuak, berriz, bizitzaren amaierako esperientziei buruz berba egingo dute, eta , azkenik, Isabel Lopez-Abadia mediku, abokatu eta EHUko irakasleak Eutanasia, nola egingo diogu aurre? hitzadia emango du.
Arlo soziosanitarioan lankidetzan dabiltzan Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuak, Bermeoko Udalak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatutako jardunaldia da datorren astekoa, eta hitzaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete eskualdeko bizilagunei.
HITZALDIAK:
- Pertsona ardatz daukan arreta. Hizlaria: Ana Urrutia mediku-geriatra eta Torrezuri Taldeko arduraduna.
- Bizitzaren amaierako esperientziak. Hizlaria: Victor Landa familia medikua.
- Eutanasia, nola egingo diogu aurre? Hizlaria: Isabel Lopez-Abadia medikua, abokatua eta EHUko irakaslea.