Klima aldaketaren ondorioak, irudietan
Sergi Reboredo fotokazetari kataluniarraren Itzulerarik gabeko puntua erakusketa ikusgai dago, urriaren 4ra arte, Ekoetxea Urdaibain.
Klima-aldaketari buruz egin dituen argazkien bilduma da, 20 urtetik gorako lanaren emaitza, eta doan bisitatu daiteke. Munduan zehar ateratako irudietan klima aldaketaren ondorioak islatu ditu, eta bera geldiaraztearen garrantziaz hausnartzeko gonbitea egiten du.
Reboredo IEFC argazkilaritza eskolako irakaslea da, eta, bere lana ezaguna da nazioartean. Hainbat aldizkari eta egunkaritan liburuak eta argitalpenak kaleratu ditu: National Geographic, BBC, Discovery Channel, New York Times, The Times, The Guardian, GEO, Viajar…
Bere ibilbidean sari ugari jaso ditu, besteak beste, Eskubide Zibilen Fundazioaren 2003ko saria, Giza-eskubideak III. Argazki-Lehiaketa Nazionalaren lehen saria (Realejos, Tenerife), Toledoko Udalaren Eugenio Rodríguez lehen saria eta Caixa Galicia Fundazioaren Juan Cancelo fotokazetaritzako saria 2007an. Halaber, 2012an Financial Times egunkari ekonomikoak antolatzen duen PICTET sari ospetsurako izendatu zuten, 2015an UNESCOren Humanity Photo Award saria jaso zuen eta 2018an Casa África erakundeak Afrikako hirietan egindako argazki onenaren saria eman zion.