Fitness areto berritua dauka Araneko kiroldegiak
Udalak "erabat" berritu du aretoa, eta bitan zatitu du.
Aurpegi berria dauka Araneko kiroldegiko fitness aretoak. Izan ere Bermeoko Udalak “erabat” berritu du aretoa, eta bitan zatitu du, gainera (lehenengo solairuan dago bat, eta -1 solairuan bestea).
Azaldu dutenez, kardio eta elementu gidatu guneetako makinak berritu dituzte, “azken belaunaldikoak jarrita”. Gune berri bi ere jarri dituzte: HIIT eta Circuit Training guneak. Horrez gain, lurzorua aldatu dute eta hormak margotu eta biniloak jarri dituzte. Lanon aurrekontua 333.700,65 eurokoa izan dela azaldu dute.
Bermeoko alkate Aritz Abaroaren esanetan, udal gobernuaren helburu estrategikoetako bat da “bizimodu osasungarria eta kirola sustatzea”. Hala, uste du, lanak beharrezkoak zirela. “Pozik” daude emaitzagaz.