4.000 euro baino gehiago batu ditu Minbiziaren Aurkako Elkarteak Bermeon
Bermeoko leku desberdinetan ibili ziren elkarteko boluntarioak Santa Eufemia egunean; "oso pozik" agertu dira batutakoagaz.
Minbiziaren Aurkako Elkarteko Bermeoko boluntarioak kalera atera ziren Santa Eufemia egunean. Jai eguna baliatuta egun horretan egin ohi dute urteko diru bilketa nagusia, eta herriko hainbat gunetan ibili ziren boluntarioak. Orain, zenbatekoa jakitera eman dute; hain zuzen ere, 4.112,96 euro batu dituzte, eta gaixo daudenei eta familiei laguntzeko elkarteak egiten dituen kanpaina eta programak finantzatzeko erabiliko dutela zehaztu dute.
“Oso pozik” agertu dira batutako diru kopuruagaz, bi urtez bilketa ezin egin ibili ostean. Lagundu duten guztiak eskertu gura dituzte.