Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko du Gu ere baik, Bermeon
Europako Triatloi Txapelketaren etapa bat hartuko du bihar, Bermeok, eta Gu ere bai plataformak elkarretaratzea deitu du biharko (irailak 22), 14:00etan, Lamerako Harrizko bankuan.
Europako Triatloi Txapelketa ari dira lehiatzen irailaren 17tik 24ra Bizkaiko hainbat herritan, eta bihar (irailak 22) Bermeon lehiatuko dute etapetako bat.
Gu ere bai plataformak elkarretaratzea deitu du biharko, 14:00etan, Lamerako Harrizko bankuan. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapena Bermeora ekarriko dute; izan ere, egunotan hainbat eta hainbat txokotan ari dira aldarri hori zabaltzen. Aurreko astean ere gauza bera egin zuten Europako Triatloi Txapelketaren aurkezpenean antolatzaile, agintari eta kirol federazioetako arduradunen artean.