Busturiko Udalak eskaintza zabala dakar ikasturte berrirako
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 23ra (barikua) arteko epea izango dute izena emateko.
Ikasturte berriagaz batera ikastaroak ere hasiko dituzte Busturialdeko hainbat herritan, tartean, Busturian. Hala, udalak eskaintza zabala prestatu du, mota guztietako ikastaroak antolatuta.
Busturiko Udaletik azaldu dutenez, urriko hirugarren astean hasiko dituzte ikastaroak, eta ekainera arte luzatuko dira. Busturiarrek honako ikastaroak izango dituzte aukeran yogipilates, hipopresibo metodoa, mantentze gimnasia, hirugarren adinekoentzako gimnasia, euskara, zumba, tenis, margolaritza, ukelele, trikitrixa eta pandero.
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 23ra (barikua) arteko epea izango dute izena emateko Altamirako Kultur Etxean: 94-617 10 04 telefonoan edota liburutegia@busturia.eus posta elektronikoan.