24. Mendatako Nekazal Azoka, irudietan
Euskak oiloen erakusketa, baserritar eta artisauen salmahaiak, txerria burduntzian, taloak… Azoka bete-betea izan da Mendatakoa; bero itogarria eginda ere jende asko batu da ikusteko eta ikasteko egarriz.
20 bat postugaz osatu zuten 24. Nekazal Azoka, domekan [irailak 11]. Baserritarrak, askotariko ekoizleak eta artisauak euren onenagaz hurreratu ziren Mendatara. Beste behin, euskal arrazadun oiloak erosteko aukera egon zen, eta 11:30erako dagoeneko asko salduta zeuden.
Eskualdekoak izan ziren bertan bildutako ekoizle eta erosle gehienak.