Gaztelugatxeko San Juan Bermeorena dela zehaztuko dute astelehenean
Meza bereziak egongo dira Gaztelugatxeko baselizan, 11:00etan eta 12:00etan; ez da sarrerarik hartu beharko.
San Juan Degoiladu eguna da astelehena, hortaz, ohiturei eutsita, Bermeoko udalbatza Gaztelugatxeko San Juanera hurbilduko da. Bertan, uhartexka Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatuko dute.
Gaztelugatxera joan orduko, baina, Bermeoko udalbatzak kalejira egingo du txistularien laguntzagaz. 10:00etan hasiko da kalejira Goiko Plazatik; Nardiz tar Jon, Arresi eta Sanjuanportale zeharkatu ostean, Gaztelugatxerako bidea hartuko dute. Gaztelugatxeko San Juanen, gainera, meza bereziak egongo dira astelehenean; 11:00etan eta 12:00etan, hain zuzen ere. Aipatu dutenez, ez da beharrezkoa izango sarrerarik hartzea.