Arantza Lenizentzat izan da Busturiko Jakin Badakigu lehiaketaren saria
Hurrengo lehiaketa udazkenean izango dela zehaztu dute antolatzaileek.
Argazkian, Iratze Garmendia Busturiko euskara teknikaria, Naiara Ruiz Busturiko euskara zinegotzia, Arantza Leniz sariduna eta Marimar Hernandez Berbalaguneko dinamizatzailea. Argazkia: Busturiko Berbalagun
Busturiko Berbalagun egitasmoak antolatutako Jakin Badakigu lehiaketak badu irabazlea: Arantza Leniz.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraingoan ere, hainbat parte hartzaile izan ditu lehiaketak, eta maiatzaren 30etik ekainaren 15era egon zen lehiaketan parte hartzeko aukera. Irabazleak Praktikatu sortatxoa jaso du saritzat: katilua, motxila, telazko poltsa, eguzkitako betaurrekoak, koadernoa, boligrafoa eta USB bat.
Hurrengo lehiaketa udazkenean izango da, eta ohi bezala, Busturiko Udaleko webgunean eta sare sozialetan iragarriko dutela zehaztu dute.