Ana Mandiola Boiseko Jaialdiaren ordezkariak Gernika-Lumo bisitatu du
Boiseko Jaialdiaren antolatzaileetako bati harrera egin dio Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, gaur [uztailak 14]. Ana Mandiola batzorde-eragileko kidea, Jose Ignacio Mendiola aita eta Gaizka Malon semea egon dira udaletxean, eta udalerriko oroigarria oparitu die alkateak.
Hurrengo Boiseko euskal jaia 2025eko uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean egingo dute (bost urterik behin ospatzen da), eta bertan parte hartu dezaten kultur eta kirol talde, elkarte eta klubekin batzartzeko etorri da Mandiola Euskal Herrira.