Martin Lasaren kartelak iragarriko ditu Bermeoko Jaiak
Herritarren botoak zenbatu ostean, 'Alkarregaz' kartela izango da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituena.
Martin Lasa Bengoa kartelagaz. Argazkia: Bermeoko Udala Alkarregaz lanak irabazi du aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Martin Lasa Bengoak egindako lana da irabazlea, hain zuzen ere; 600 euroko saria jaso du.
Epaimahaiak aukeratu zituen lehenengo hiru kartel finalistak; ondoren, herritarrek izan dute azken hitza, euren botoekin.
Bermeoko Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei.