Gure Esku: "Erabakitzeko eskubidearen argia piztuta dago"
Zapatu iluntzean, Jaizkibeletik Cap de Creusera arteko medikatea gurutzatu duen argi lerro erraldoi bat osatu zuten milaka eta milaka euskal herritarrek eta katalanek, Pirinioetako Bidean. "Herrien borondate demokratikoa" errespetatzeko eskatu zioten nazioarteko komunitateari, eta haren instituzioei.
430 kilometro daude Jaizkibeletik Cap de Creusera. Atlantikoaren gainean dago, bata, eta Mediterraneoaren ertzean, bestea. Pirinioek batzen dituzte, eta, zapatu iluntzean, medikatea gurutzatu duen argi lerro erraldoi bat osatu zuten milaka eta milaka euskal herritarrek eta katalanek, Pirinioetako Bidean. “Herrien borondate demokratikoa” errespetatzeko eskatu zioten nazioarteko komunitateari, eta haren instituzioei, bereziki, Europakoei: “Gure herrientzat errespetua eskatzen dugu; gure hizkuntzarentzat eta kulturarentzat begirunea exijitzen dugu; gure herritar guztien eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatzen dugu. Gure herrien borondate demokratikoa errespetatzeko exijitzen dugu”.
Mezua Pirinioetatik nazioarteratu zuten, Higer lurmuturretik Creusera, Bizkaiko golkotik mediterraneora. Milaka herritarrek medikate horretako 300 tontor baino gehiago argiztatu zituzten –Euskal herritarrek 154 mendi–, eta, guztien artean, 430 kilometrotik gorako argi lerroa osatu zuten, eta burujabetzaren aldeko aldarrikapena nazioartean zabalduz.
Gure Eskuk, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta FEEC Kataluniako Txangozalee Erakundeen Federazioak deituta gauzatu zen ekimena, Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzagaz. Gaur, “gaur magikotzat” deskribatu du zapatu gaua Gure Eskuk: “Euskal herritar asko etxetik 300 kilometrora joan direla pentsatze hutsa hunkigarria da. Itxaropen argiak piztu ditugu. Gailurretan bizitakoa gure memoria kolektiboan eta bihotzean geratuko da”.
Herri gogoa “hauspotzeko” asmoz jarri zuten erronka, eta uste dute lortu dutela: “Pirinioetako gailurretan jarri dugun argi bakoitza gure herriaren burujabetza eta askatasunaren bidea argiztatu duen izar bat da. Erabakitzeko eskubidearen argia piztuta dago“.
Argiak piztu dituzte, baina argi diote bideak jarraitu behar duela, gailurra ez dagoelako Pirinioetan. “Gure gailurra, hirumilakoa baino, zortzimilakoa da”. Gogoratu dute Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek data jarri diola Eskoziako independentziaren buruzko bigarren erreferendumari, eta onartu dute bidea “ez dela erraza izango”, baina eskoziarrek badutela plan bat azpimarratu dute.
“Eta guk, euskaldunok, badugu planik”, galdetu dute Gure Eskukoek. Eta uste dute Europatik etor litekeen olatu “demokratizatzaile berriaren” olatua hartu beharra dagoela: “Igerian behar genuke olatua iristen denean. Erabakitzeko prozesu bat landu, adostu eta sustatu beharko genuke. Horretarako, beharrezkoa da adostasunak lortzea, eta, Gure Esku horretara konprometituta dago. Datozen hilabeteetan lan horretan temati segiko dugu, eskua luzatuz”.
Herrietan ere, argitasuna.
Pirinioetan bakarrik ez, Euskal Herrian ere hamaika izan ziren ekimenagaz eta aldarrikapenagaz bat egin zuten herriak. Eskualdean, esaterako, Bermeoko olatu horma argiztatu zuten, baita Elantxobeko moila eta Eako Aritza ere. Mundakan, Talako ikurrinaren azpian elkartu ziren herritarrak, linternak, argiak edo frontala eskuetan zituztela. Nabarnizen, herriko plaza argiztatu zuten, eta Muxikan, Kurtzero.
Busturialdean, gainera, zozketa egin zuen Gure Eskuk, eta zenbaki saridunak zeintzuk diren jakinarazi du. Sarituei hurrengo zenbakietara deitzeko eskatu diete: 663 63 41 32 eta 626 95 58 74.
- EAko Aritza jatetxean birentzako bazkari edo afaria. Saritua: 2639. Ordezkoa: 0521.
- MUXIKAko Galtzada tabernan birentzako bazkari edo afaria. Saritua:1783. Ordezkoa: 0255.
- Urdaibai Bird Center bisitatzeko hiru sarrera. Saritua:0177. Ordezkoa: 1353.
- Urdaibai Bird Center bisitatzeko hiru sarrera. Saritua: 0286. Ordezkoa:1748.
- Urdaibai Bird Center bisitatzeko hiru sarrera. Saritua: 1008. Ordezkoa: 2202.
- Urdaibai Bird Center bisitatzeko hiru sarrera. Saritua: 1734. Ordezkoa: 0776.
- Urdaibaiko museoak bisitatzeko bi sarrera. Saritua: 1384. Ordezkoa: 2259.
- Urdaibaiko museoak bisitatzeko bi sarrera. Saritua: 1856. Ordezkoa:1199.
- Urdaibaiko museoak bisitatzeko bi sarrera. Saritua: 0359. Ordezkoa:2458.
- Urdaibaiko. museoak bisitatzeko bi sarrera. Saritua: 0159. Ordezkoa: 1486.
- Urdaibaiko museoak bisitatzeko bi sarrera. Saritua: 1359. Ordezkoa: 2055.
- Lina ileapaindegian ule apainketa pertsonalizatua. Saritua: 2359. Ordezkoa: 0969.
- GEDko lote bat. Saritua: 0277. Ordezkoa: 1856.
- GEDko lote bat. Saritua: 0080. Ordezkoa: 2280.
- GEDko lote bat. Saritua: 1154.Ordezkoa: 1854.
- GEDko lote bat. Saritua: 0154. Ordezkoa: 1834.
- GEDko lote bat. Saritua: 1153. Ordezkoa: 0854.