Alde Zaharreko balkoi eta leiho txapelketak baditu irabazleak
Irabazleek Alde Zaharrean gastatzeko 500 euro izango dituzte. Bigarren sailkatuek baldintza berdinetan erabiltzeko 250 euro lortu dituzte.
2022ko Alde Zaharreko balkoi eta leiho txapelketetako irabazleak iragarri ditu Bermeoko Udalak. Modalitate bakoitzeko irabazlea eta bigarren sailkatua iragarri ditu udalak.
Balkoien kasuan Nardiz tar Jon kaleko 12. zenbakiko lehen pisua gailendu da, eta berak eraman ditu Alde Zaharreko dendetan gastatzeko 500 euroak. Baldintza berean gastatuko ditu 250 euro bigarren geratu den Erremedio kaleko 36. portaleko bigarren pisuko pertsonak.
Leiohen txapelketan ere sari berdinak izan dira. Irabazlea Talakoetxea kaleko 18. portaleko 2. pisua izan da, eta bigarren postuan Arostegi kaleko 14. zenbakiko lehen pisuko ezkerreko etxea geratu da.
Sariak ematerakoan epaileek honakoak izan dituzte kontuan: balkoiak edo leihoak islatzen duen bizitasuna, originaltasuna eta edertasuna.
Ekimen honen helburua zen Alde Zaharra kolorez janztea, bere nortasuna eta edertasuna lau haizetara plazaratzeko.
Udaletik irabazleak zoriondu nahi izan dituzte, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.