Pintura tailerren erakusketa Nestor Basterretxea aretora bueltatu da
Erakusketan ikusgai dauden margolanak 19:00tatik 21:00tara bisitatu daitezke.
Domekara arte egongo da ikusgai Bermeoko pintura tailerreko kideek ikasturtean egin dituzten margolanen erakusketa. Erakusketa Barrueta Arte Elkarteak antolatu du, eta Nestor Basterretxea aretoko bi hegaletan kokatu dituzte margolanak. Erakusketa bisitatu gura duenak, 19:00tatik 21:00tara egin dezake.
Ekainaren 17an jarri zituzten margolanak ikusgai; 32 margolan daude eta hamabost artista baino gehiagok egindako lanak jarri dituzte ikusgai.
Margolanen artean Liz Gomez artista estatubatuarraren lan bat nabarmentzen da; bai bere tamainarengatik, baita ere zein irudiaren edertasunagaitik. Di nuestros nombres izena jarri dio Gomezek lanari.