Ikasturtea agurtzeko batu dira Berbalagunak
Urritik ekainera bitartean talde desberdinetan parte hartu duten berbalagunak bazkaltzeko batu ziren joan den barikuan.
Ikasturtea amaitzera doa, eta hori ospatu aldera, Bermeoko berbalagunak bazkaltzeko batu ziren joan den barikuan. Urritik ekainera bitartean talde desberdinetan parte hartu duten berbalagunen topaketa izan zen. Ohi modura, taldeko argazkia egin zuten amaieran.
Jakitera eman dutenez, irailaren amaieran hasiko dira hurrengo ikasturteko taldeak antolatzen, baina udan ere berbalagun taldea badagoela gogorarazi dute, eta ekainaren 24ra arte izena eman daiteke. Udako berbalagun taldearen hasiera uztailaren 6an izango da eta abuztura arte elkartuko da astero. Uztailaren 6an 20:00etan batuko dira Talan, eta egun horretan adostuko dute hurrengo hitzorduetarako ordua eta asteko eguna.