Muruetarrek kontsultategi zerbitzu berria izango dute herrian
Muruetako Udalak espero du zerbitzua uda honetarako prest egotea.
Muruetako Udalak kontsultategi berria egokitu du herriko erdigunean. Muruetako alkate Julen Karrionek adierazi duenez, “proiektu estrategikoa” da: “Pandemia garaian osasunak duen garrantzia zein handia den ikusi dugu, eta osasun zerbitzu egoki bat izatea ezinbestekoa da”.
Hainbat egokitzapen egin dituzte: fatxadako obra, aislamendua, kalefazioa jarri eta terrazaren hobekuntza. Orain, altzariak sartzea eta barruko xehetasun teknikoak jartzea baino ez dela falta dio. Pausu hori, baina, Osakidetzak emango duela gaineratu du.
Alkateak esan du 2019an udal gobernua udalera sartu, eta proiektua martxan jartzen hasi zirela.
Orain arteko kontsultegia Aldai Etxea eraikinean zegoen. Eraikina udalaren esku egon bada ere, izatez apezkikutzarena da, eta urte batzuk barru euren eskuetara bueltatuko da. Horregatik, dio, azken urteetan ez dituztela eraikin horretan obrarik egin.
Diru laguntzak. Obraren guztizko kostua 39.731,71 eurokoa da; Osasun Sailetik 38.253,48 euroko diru laguntza jaso dute, eta gainontzekoa udalak ordaindu du.
Arazorik baldin ez badago, muruetarrek uda amaierarako kontsultategi zerbitzu berria eskuragarri izatea espero du udalak.