San Antonio Eguna ospatuko dute Abiñan
Astelehenerako, santuaren egunerako, antolatu dituzte ume zein nagusientzako jarduerak.
Maietz Pazkoak joan dira eta San Antonio Jaiak datoz. Santuaren eguna astelehena da (ekainak 13), eta egun horretarako antolatu ditu Busturiko Udalak jarduerak; hain zuzen ere, Abinagako hondartzan ospatuko dute San Antonio Eguna.
12:00etan emango diote hasiera egunari; Andoni Deunaren baselizan meza entzuteko aukera izango dute ordu horretan. Ostean, ohorezko agurra dantzatu eta Etxebarria trikitilariak ibiliko dira tabernaz taberna. Ohiko den sardina erreen jana ere ez da faltako astelehenean.
Bitartean, gainera, txakur batek oiloekin egiten duen lana ikusteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.
Umeek ondo pasatzeko aukera izango dute arratsaldean; 16:30etik 20:30era, gaztelu puzgarrietan ibili ahalko dute. Andoni Bastarrikagaz, berriz, hiru orduko tailerra egongo da hondartzako harean, 17:30etik 20:30era.
18:00etan, auzoko baselizan meza entzuteko bigarren aukera egongo da.